XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zumalakarregi Museoaren beka Alfredo Morazak irabazi du

DV. DONOSTIA

Alfredo Moraza Bareak irabazi du Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak ikerketa historikoa sustatzeko antolatutako dirulaguntza.

250.000 pezetako beka izango du.

Morazak proiektu hau aurkeztu du: Una aproximación al fenómeno de la enajenación de los comunales guipuzcoanos en el siglo XIX: las uniones de Enirio Aralar e Insusti.

Lanaren helburua XIX. mende hasierako komunalen salmenta prozesua aztertzea da, horretako Gipuzkoako bi adibide hartuz.

Udalen zerga pilaketak ekarri zuen herri-lurrak saldu beharra.

Zazpigarren deialdia izan da honako hau.